'Trainspotting' Ormaiztegiko zubian
Trainspotting, 90eko hamarkadako filme ezagun baten izenburua izateaz gain, trenak ikusi eta iruditan hartzeko zaletasuna izendatzeko erabiltzen den hitza ere bada. Euskal Herrian ere zaletu ugari ditu afizio honek, eta Andres Basagoitia da horietako bat. Bere youtubeko kanalean, mota honetako dozenaka bideo ditu. Horietako batean, trena Ormaiztegiko zubitik igarotzen ikus daiteke, drone bidez hartutako aireko irudietan.













