Txindoki, zurituta eta airetik
Elurrak irudi ikusgarriak uzten ditu beti. Baina are ikusgarriagoak izan daitezke, txorien modura, airetik ikusiz gero. Hori da Jorge Capdequi erabiltzaileak eta easoDron ekoiztetxeak bideo honetan egin dutena. Lazkaomenditik hasita, Txindokiko gailurrera gerturatuz, aireko irudi ederrak hartu dituzte, dron-a erabilita.













