Txindokiko gaina, 'Gailurra' telebista saioan
Andoni Aizpuru aurkezle gabiriarrak eta Irati Anda eskalatzaileak gidatzen duten Gailurra telebista saioa, Aralar aldera gerturatuko da bihar, Txindokiko gaina igotzeko. Aurreneko saioan Gorbea mendian egin zuten bezala, 30 bat laguneko taldea osatuko dute, tartean Goierriko eta Tolosaldeko jendea dela. Gonbidatu berezi bat ere izango dute, izan ere, Joxe Ramon Agirre Marron mendizale ataundarrak, parapentean salto egingo du, aireko irudi ederrak hartuz.
Saioa ostegun gaueko 22:15ean eskainiko dute, ETBren aurreneko katean.