Urraska: euskal dantzen biltegi birtuala sarean
Migel Angel Sagasta apaiz eta musikariak egindako euskal dantzen bilduman oinarrituta, Urraska disko-liburua argitaratu zuen Aiko taldeak 2010. urtean, Renoko Euskal Ikerketen Zentroarekin elkarlanean. Lanak harrera ona izan zuen eta agortuta dago.
Orain, ordea, sarerako bertsioa egin dute, biltegi moduan eta edonork doan kontsultatu ahal izan dezan. Bertan, kanten partiturak, dantzako pausoak edota koreografien bideoak ikus daitezke, besteak beste.













