‘Urretxu’ izeneko ogitartekoa, gasolindegietan
Estatu espainiar osoko gasolindegietan kafetegiak dituen Autogrill kateak Urretxu izeneko ogitartekoa jarri du salgai. Oilasko birrineztatu ogitarteko hau Iñigo Perez Urrechu sukaldari urretxuarrak egin du. Perezek Madrilen jatetxeak ditu, telebistan
Estatu espainiar osoko gasolindegietan kafetegiak dituen Autogrill kateak Urretxu izeneko ogitartekoa jarri du salgai. Oilasko birrineztatu ogitarteko hau Iñigo Perez Urrechu sukaldari urretxuarrak egin du. Perezek Madrilen jatetxeak ditu, telebistan ere lan egiten du eta Autogrill enpresaren irudia da. Euskarazko kartelaren argazkia Gotzon Aranburuk atera du Itziarko gasolindegian eta gaztelerazkoa Gironan ateratakoa da.













