Antzerkia: 'Kortxoaren dilema'
Martxoaren 14an, 20:30ean, Kortxoaren dilema antzezlana egingo dute Ordiziako Herri Antzokian, Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruan.
- Egilea: Patxo Telleria
- Ekoizpena: Tartean Teatroa
- Antzezleak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez
- Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Iraupena: 80 minutu
SINOPSIA
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. Irakaslea (70 urte) katedratiko jubilatua da, ezkerraren erreferente intelektuala. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean: aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen erradiote- rapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, zergak behar bezala ez ordaintzeko trikimailua dela salatu dute. Hauen buru, irakasle zaharra. Orain denek galdetzen diote zer egingo duen, bere printzipioekiko leiala izan ala prakak jaitsi.