Antzerkia: 'Postdatarik gabeko gutunak'
Martxoaren 1ean, 20:30ean, Postdatarik gabeko gutunak antzezlana izango da ikusgai Ordiziako Herri Antzokian, Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruan.
Mikelek bost urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du igorleak. Martxoaren 1ean, Herri Antzokian. Xake taldearen antzezlana da. Zuzendaria: Getari Etxegarai. Antzezleak: Kepa Errasti, Nerea Ariznabarreta.
- Zuzendaritza. Getari Etxegarai
- Antzezleak. Kepa Errasti, Nerea Ariznabarreta
- Ekoizpena. Xake
- Iraupena. 60 minutu












