Jaiak: Urretxu Santa Anastasia festak
Irailaren 13tik 22ra Santa Anastasia jaiak ospatuko dituzte Urretxun.
Irailak 22, astelehena. Kuadrillen eguna
- 11:00-14:00. Haurrentzat jolas parkea, Belaustegi plazan (euria bada, Aldirin).
- 11:00. Gazte olinpiadak. Jolasak eta herri kirolak 13-18 urte bitartekoentzat.
- 12:00. Moto eta patinete lasterketa eroa, haur txikientzat, Belaustegi plazan.
- 12:30. Iratzarri txaranga kalez kale.
- 13:30. Sokatirako pisaketa eta izen-ematea, Ederrena pilotalekuan.
- 14:00. El Momentiko ekitaldia, Iparragirre jaio zen etxearen aurrean (Iparragirre kalea, 8). Zibilak esan naute abestuko dute herritarrek eta Etxeazpi, Zubiondo, Txirimiri eta Urretxua soziedadeetako kideek, urteroko ohituran.
- 14:30. Herri bazkaria, Ederrena pilotalekuan eta Gernikako Arbola plazan.
- 16:00-19:00. Haurrentzat jolas parkea.
- 17:30. Kuadrillen arteko sokatira, Iratzarri txarangak girotuta, Gernikako Arbola plazan. Lau diru sari: hiru orokor eta bat talde misto onenarentzat.
- 19:30. Dirty Durum Brass Band taldea, kalez kale.
- 20:00. Dantzaldia, Iparragirre Balerdi musika bandak girotuta, Gernikako Arbola plazan.
- 21:30. Kantu afaria, Abenida berrian (euria bada, Gernikako Arbola plazako karpan).













