Musika: Izazpe abesbatzaren kontzertua
Izazpe abesbatza Itsasoko San Bartolome elizan, martxoan; harmoniumaren inaugurazio ekitaldian. Harmoniumean Alberto Saez organo jotzailea aritu zen ordu hartan. Gotzon Aranburu Ekainaren 14an, 12:00etan, Izazpe abesbatzak kontzertua egingo du Ezkioko Santa Lutziko elizan. Abesbatzaz gain, Arantxa Rodriguezek (teklatua), Sara Zufiaurrek (klarinetea) eta Gabriel Mesadok (Biolontxeloa) hartuko dute parte.













