Ospakizuna: LEK Erraldoi eta Buruhandi eguna
Legazpiko konpartsako erraldoi guztiak udaletxe atarian.Tere Madinabeitia Ekainaren 28an, goiz eta arratsaldez, LEK Erraldoi eta Buruhandi eguna ospatuko dute Legazpin, Uztakale programazioaren barruan.
Goizean dianak egingo dituzte erdialdean, eta erraldoi eta buruhandien kalejirak. Arratsaldean kalejirak egingo dituzte berriz, eta ondoren, elektrotxaranga. Gauean, txaranga.












