Gipuzkoako bertsolari gaztetxoen topagune da gaur Zumarraga
Martxoan Bertsoa zikloaren barruan, gaur Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketaren gazteen mailako lehenengo kanporaketa izango da Zumarragan. Eskualdeko eta inguruko bertsolari gazteak elkartu, eta Zelai Arizti kultur etxean bertso jarriak egingo di...
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Oñati, Ordizia eta Billabonako ikasleak nor bere mailan arituko dira idatzizkoan. Ondoren, 16:00etan, Zelai Arizti aretoak hartuko du bat-bateko bertso saio didaktikoa.
Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako gaztetxoek eta Aretxabaletako (Gipuzkoa) bertso eskolakoek ekingo diote bat-bateko saioari. Jarraian, Sustrai Colinak, Maialen Akizuk eta Beñat Torresek lekukoa hartuko diete taula gainean; Mikel Iturriotzek gaijartzaile lanak egingo ditu. 14 eta 18 urte arteko gaztetxoen bat-bateko saioa Amalur elkartean izango da afalostean. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian lor daitezke. Kantuan arituko dira: Gontzal Belategi, Urko Arregi, Maddi Etxeberria, Libe Goenaga, Oier Etxeberria eta Ane Beloki. Asier Iriondo izango dute gaijartzaile.
Martxoan Bertsoa egitasmoko lehenengo kanporaketa martxoaren 6an egingo dute Urretxuko Fox tabernan eta bigarrena, biharamunean, martxoak 7, izango da Igartubeiti baserrian, Ezkio-Itsason. Aurtengoa Martxoan Bertsoa zikloaren 13. ekitaldia da.