Idiazabalgo ehiza postuen zozketa, Otsoa elkartean
Herriko ehiza postuen zozketa egingo dute gaur, ostirala, 19:00etan Otsoa elkartean. Partzoneriak pasean doazen hegaztien ehizarako 92 postu ditu jabetzan; horietatik erdia, gutxi gorabehera, partzoneria osatzen duten herrien artean –Idiazabal, Segura, Zerain, Zegama eta Arabako Donemiliaga eta Azparrena– zozketatzen dira, 47 postu orotara. Herri bakoitzari partzonerian duen portzentajearen arabera egokitzen zaizkio postuak.












