Bertsolari gazteen azken saioa larunbatean egingo dute Aztiri Elkartean
Osinalde bertso sariketa apirilaren 11n jokatuko da, Gabirian. Oraingoz, Eneritz Artetxe, Xabi Igoa, Gemma Urteaga eta Oihana Iguaran dira sailkatu dira aurrez egin diren bi bertso saioetanLarunbatean egingo dute Aztirian bertsolari gazteen hirugarren ...
Osinalde bertso sariketa apirilaren 11n jokatuko da, Gabirian. Oraingoz, Eneritz Artetxe, Xabi Igoa, Gemma Urteaga eta Oihana Iguaran dira sailkatu dira aurrez egin diren bi bertso saioetan
Larunbatean egingo dute Aztirian bertsolari gazteen hirugarren eta azken saioa. 20:30ean hasiko da bertso gau hori, Aztiria Bat elkartean.Aurrez egin diren beste bi bertso saioen moduan, oraingoan ere sei lagun arituko dira lehian, eta oraingo honetan hauek izango dira: Txaber Ormazabal (Arrigorriaga), Mikel Iturriotz (Urretxu), Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Maddi Sarasua (Itsasu), Eñaut Martikorena (Hernani), eta Aratz Igartzabal (Gabiria).
Osinalde sarirako klasifikagarria izango da saioa. Saioaren aurretik afaria antolatu dute elkartean. Afaltzeko Aztiri erretegian ere lekua izango da, aurrez deituta. Erreserba egiteko 669 369 031 telefonora deitu behar da.
Osinberde eta Argi-Berri
Hiru asteburutan egin dira bertsolari gazteen saioak, lehena Zaldibiako Osinberde elkartean, bigarrena Ordiziako Argi Berri elkartean, eta larunbatean Aztiriako Aztiri Elkartean izango da azken saioa.
Zaldibian, entzuleen botoz eta epaileen puntuz, Eneritz Artetxe azkoitiarra izendatu zuten garaile. Bigarren postua eskuratu zuen Xabi Igoa aramaioarrak. Biek lortu zuten, beraz, Gabiriako Osinalde sariketarako sailkatzea.
Ordizian egin zuten bigarren bertso kanporaketa, joan den larunbatean, Argi-Berri elkartean. Oihana Iguaran izan zen garailea, eta Osinalde sarirako txartela lortu zuen. Bigarrena Gemma Urteaga izan zen, eta hura ere Gabirian izango da.
Apirilaren 11n egingo dute Gabirian Osinalde Sariaren aurtengo edizioa. Iaz, Aitor Irastorza izan zen garailea.
Sariketa garrantzitsua
Saio guztien egitura eta sailkatze moldeak ohikoak izan dira. Elkarteetan afaria egin dute, eta ondoren bertso saioa, mahaian bertan. Nahi duen ororentzat elkarteetako ateak irekita egon dira, bertako giroaz eta bertsoez gozatzeko, eta larunbatean ere hala izango da.