Bertsotruk, taldekako desafioa
Euskal Herriko bertso eskolen arteko lehia antolatu dute. Guztira 26 bertso eskola ariko dira, 9 multzotan banatuta. Goierriko bi eskola daude parte-hartzaileen arteanAzken urteetan gero eta gehiago dira taldekako formatoan egiten diren bertso txapelke...
Euskal Herriko bertso eskolen arteko lehia antolatu dute. Guztira 26 bertso eskola ariko dira, 9 multzotan banatuta. Goierriko bi eskola daude parte-hartzaileen artean
Azken urteetan gero eta gehiago dira taldekako formatoan egiten diren bertso txapelketak. Araban eta Nafarroan egiten dituzte, eta Goierrin bertan ere, Martxoan Bertsoa eta Atera! bezalako lehiak egin izan dira. Horien guztien bidetik dator Bertsotruk, Euskal Herriko bertso eskolen artean antolatu duten taldekako lehiaketa. Oraindik data zehatzik jakinarazi ez badute ere, datozen asteetan hasi eta maiatzera bitartean jokatuko dute. Euskal Herriko Helduen Bertso-Eskolen Batzordeak jarri du martxan Bertsotruk lehiaketa, eta guztira, 26 bertso eskolek eman dute izena. Horien artean daude Goierrikoa, Gabiriakoa eta Urretxu-Zumarragakoa. Bertan aritzen den Gorka Azkaratek azaldu duenez, «antzeko esperimentu gehiago» egin izan dira lehen ere. «1999an esaterako, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa bat egin zen. Geroztik ez da egin, baina ideia hori beti ibili izan da airean». Forma ematea falta zen ordea, eta azkenean, bertso eskolen arteko lehia egitea erabaki dute. Parte hartuko duten 26 taldeak, bederatzi multzotan banatu dituzte, multzoko hiruna taldeka. Horien artean lehen kanporaketa moduko bat jokatuko dute, eta handik sailkatutako taldeak bigarren fasean ariko dira. «Txapelketa moduan antolatuta dago, final erdiak eta finala izango dira, eta gero txapeldun bat». Saio gehienak «urtarriletik martxora bitartean» izango direla azaldu du Azkaratek. Bertso eskola bakoitzak bina saio antolatzeko ardura izango du, berak erabakitako formatuan. Taldeei dagokionean, saio bakoitzean hiruna lagun ariko dira, nahiz eta eskola bakoitzak bertsolari gehiago bidal ditzakeen. Gemma Urteagak Goierriko Bertso Eskolaren kasua azaldu du. «Sei bat bertsolari nahiko modu finkoan aritzen gara, baina denera bederatzi edo hamar izango gara». Helduentzako txapelketa da, baina ez da derrigorrezkoa izango adinez nagusiak izatea. Hala, 16-17 urtetik gorako bertsolariak ariko direla dio. Goierriko esperientzia Taldekako bertso desafioetarako ohitura bada lehendik ere Goierrin. Goierri garaian urteak daramatzate Martxoan Bertsoa lehiaketa egiten. Baina hura, amateurragoa dela uste du Azkaratek. «Martxoan Bertsoa umoretik eta lagun artean egiten den gauza bat da, nik uste hau txapelketa formalagoa dela». Gemma Urteagak ere gertutik ezagutu zuen Atera! herri arteko txapelketa. Hau bertso eskolen arteko lehia izango bada ere, saioen formatoa «irekia» izango dela azaldu du. Ahala, oholtza gaineko saioez gain, «bertso-bazkari edo afariak, poteoak edota antzerki modukoak» egiteko aukera dagoela dio. Horrenbestez, bertsolariek «joko moduan hartu eta ondo pasatzeko aukera» izango dutela uste du. Gabirian ere lehiaketa honetarako «talde propioa» osatu dutela azaldu du Gemma Urteagak. Azken urteetan bertsolaritza arloan indar handia hartzen ari den herria da, eta Martxoan Bertsoa eta Atera! bezalako lehiaketetan parte hartu izan dute. Hango bertsolariak Goierriko Bertso Eskolan aritzen badira ere, taldea osatzeko aukera zutela ikusita, euren kasa eman zuten lehiaketarako izena.Finaleko sarrerak erosteko azken egunak dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurrera doa, eta abenduaren 19an jokatuko dute finala, Illunben (Donostia). Bertara joateko sarrerak erosteko azken egunak dira, hilaren 20an erretiratuko baitituzte saltokietatik. Goierrin, bi salmenta puntu daude, bata Ordiziako Pottoka tabernan eta bestea Urretxuko Kultur Etxean. Epe horretatik aurrera, Internetez salduko dituzte, bertsosarrerak.eus webgunean. Bestalde, txapelketaren finalaurrekoetako saioetan eta Durangoko Azokan ere izango da erosteko aukera.