Iñaki Apalategik laugarren postua eskuratu du berriz bertso txapelketan
Bigarren finala jokatu du beasaindarrak. Duela lau urteko postua errepikatu du. Bertsolari finalistekin bertso saioa egingo dute larunbatean, 18:30ean, OrdizianBeñat Gaztelumendi (1.012 puntu), Alaia Martin (993 puntu), Agin Laburu (614,5 puntu), Iña...
Bigarren finala jokatu du beasaindarrak. Duela lau urteko postua errepikatu du. Bertsolari finalistekin bertso saioa egingo dute larunbatean, 18:30ean, Ordizian
Beñat Gaztelumendi (1.012 puntu), Alaia Martin (993 puntu), Agin Laburu (614,5 puntu), Iñaki Apalategi (603,5 puntu), Unai Agirre (595,5 puntu), Oihana Iguaran (594 puntu), Jon Maia (586 puntu) eta Arkaitz Oiartzabal (571,5 puntu). Ordena horretan geratu zen 2015eko Gipuzkoako bertso txapelketaren sailkapena. Gipuzkoako bigarren fi- nala jokatu zuen larunbatean Iñaki Apalategik eta duela lau urte bezala, laugarren postua eskuratu zuen.Beasaindarra gustura dago finalean egindako lanarekin. «Ondo sentitu nintzen, eta gustura gelditu nintzen. Jendearengana iristea falta zitzaidan eta hori lortu nuen. Bertso on asko, detaileren bat aldatu daiteke, baina gustura. Lan guztietan gelditu nintzen gustura», aitortu du Iñaki Apalategik. Donostiako Illunben zeuden pankartak kontatzen hasita, Apalategiren aldekoak ziren ugarienak. Besteak beste, Apala, etzea makala eta Apala, zurea da finala pankartak irakur zitezkeen.
Orokorrean final ona izan zela uste du Apalategik eta lortutako laugarren postuarekin ere gustura dago: «Final on batean laugarren egin dut eta ondo dago. Esperantzatxo bat banuen pixka bat goraxeago egiteko, baina konforme geratu naiz».
Finalistekin saioa Ordizian
Orain, bertso saio zaparrada hasiko zaio. Lehenengoa, larunbatean, Ordizian izango du. Gipuzkoako bertso txapelketako finalistak ariko dira Herri Antzokian, 18:30ean hasita. Unai Agirreren ordez, Nerea Elustondo, txapelketako bederatzigarrena ariko da. Sarrerak 10 euroan salduko dituzte egunean bertan, leihatilan. «Orain, datozen bertso saioetan ahalik eta ondoena egiten saiatuko naiz», nabarmendu du beasaindarrak.