Larunbatean hasiko da 50. Beasaingo Futbito Txapelketa
Maiatzaren 1ean egingo dute Txapelketa Eguna ospakizuna, eta finala maiatzaren 10ean izango da.
Rhusbiñarte eta Matxi taldeen arteko finala, 2026ko loinatzetan.Izaro Villarreal Larunbatean hasiko da 50. Beasaingo Futbito Txapelketa, hamalau talderekin. Egutegia zehaztu du antolakuntzak: maiatzaren 1ean egingo dute Txapelketa Eguna ospakizuna, eta finala maiatzaren 10ean izango da.
Sasi, Bombo, Rhusbiñarte, Kener, Ikusbi, Matxi, Badu, Blai, Butxo, Odolglimp, Perku, Txester, Uzta eta Zulo dira parte hartuko duten taldeak.
1. jardunaldian, hauek dira partidak: Badu-Bombo, Butxo-Zulo, Txester-Sasi, Uzta-Blai, Matxi-Kener eta Perku-Odolglimp. Beste biek epailetza eta atsedena izango dute lehen jardunaldi horretan.












