Goierriko EAJk kirol selekzioen inguruko solasaldia antolatu du
Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria.Hitza Goierriko EAJk Gure selekzioen etorkizuna izenburupean, kirol selekzioen etorkizunari buruzko solasaldia antolatu du Ormaiztegin. Hizlaria Gorka Iturriaga izango da, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. Ekitaldia datorren urriaren 6an egingo da, 19:00etan, Ormaiztegiko kultur etxean. Hitzaldia gai honetan interesa duen edonorentzat irekia izango da.
Hitzaldiak «gure selekzioen aurrekariak, egungo egoera eta etorkizuneko perspektibak ezagutzeko» aukera eskainiko duela aurreratu dute EAJtik. «Gure selekzioak juridikoki bideraezinak direla diotenek ahaztu egiten dute nazioarteko erakundeek ez dituztela estatuak afiliatzen, federazioak baizik; Eskoziak, Galesek, Faroe Uharteek eta aitortuta dauden gure selekzioek frogatzen dutenez. EAJren apustua argia da: Nazio bat, selekzio bat», gehitu dute.












