Korosti Traileko ibilbideak ezagutzeko, 'Kedada' larunbatean
Bi mendi lasterketak urriaren 19an egingo dira aurten. Antolatzaileek ibilbideak erakutsi nahi dizkie partaideei larunbateko hitzorduarekin.
Irailaren 11ko Korosting 24 ordu desafioan parte hartu zuten korrikalariak.Gorka Gomez Urriaren 19an da aurten Korosti Trail Legazpin, eta bi mendi lasterketen antolatzaileek Kedada antolatu dute larunbat goizerako, bi ibilbideak ezagutzera emateko. Topaketa horretan parte hartzeko izena eman behar Instagrameko @korostitrail kontuan.
Euskal Herria plazatik abiatuko dira larunbat goizean, 09:00etan. Ibilbide luzeak 23 kilometroko luzera du, eta motzak 14 kilometrokoa. Partaide kopuruaren arabera, ibilbideak erritmo ezberdinetan egiteko aukera izango da. Amaieran, pintxoa eta tragoa hartzeko aukera izango dute korrikalariek, Gurrutxaga eta Karibe Berria tabernen eskutik.
Korosti Trailerako hiru aste geratzen dira oraindik, baina antolatzaileak ari dira giroa berotzen, aurreko edizioetan bezala. Kedada honen aurretik, Agorreko Santikutz jaien hasieran Korosting 24 ordu jarduera ere egin zuten, korrikalariei 24 ordutan txandaka Kale Nagusitik Korostira igotzeko eta jaisteko erronka botata.












