Jesus Alberro eta Ximon Azarola omenduko dituzte larunbatean Brinkolan
Arriurdin kultur elkarteak antolatu du ekitaldia. Meza, bazkaria eta bertsoak izango dira. Alberro 2013an hil zen, eta Azarola 2014an. Brinkolarrak eta oso bertsozaleak ziren biakLarunbatean omenaldi xumea egingo diete Jesus Alberro eta Ximon Azarolari...
Arriurdin kultur elkarteak antolatu du ekitaldia. Meza, bazkaria eta bertsoak izango dira. Alberro 2013an hil zen, eta Azarola 2014an. Brinkolarrak eta oso bertsozaleak ziren biak
Larunbatean omenaldi xumea egingo diete Jesus Alberro eta Ximon Azarolari Brinkolan, Arriurdin kultur elkarteak antolatuta. Jesus Alberro 2013an hil zen, eta Ximon Azarola 2014an. Brinkolarrak ziren biak, eta bertsolariak. Pello Agirrezabalen hitzetan, gainera, oso lagunak ziren. «Brinkolan oso maiteak ziren, eta horregatik egingo diegu omenaldia».Meza izango dute 12:30ean. Ondoren, Armuño elkartean bazkalduko dute, eta bertsolariek alaituko dute bazkalostea. Bittor Agirre, Eusebio Igartzabal, Iñaki Azarola, Jokin Matxinandiarena, Satur Gereñu eta Eduardo Ribaguda bertsolariak izango dira.
Bertsotan oroituko dituzte
Alberrok hainbat bertso sorta zituen idatziak, tartean Idiazabalgo Ganbos baserriari eta Brinkolari jarriak. Izan ere, Alberro morroi joan zen Ganbosera, 11 urte zituela, eta pozik gogoratzen zuen gari hura. Brinkolari, berriz, maitasun handia zion. Hala antzeman daiteke bere bertsoetan: «Brinkolan ez nagola / amets egin dut bart / horrenbeste maitasun zergatik zuretzat / […] / zu izan zera dena / Brinkola neretzat».
Azarola ere bertsotan ibiltzen zen, batez ere, herri mailan. Agirrezabalek «oso sinpatikoa eta txantxa zalea» zela oroitzen du. Larunbatean, bertsotan oroituko dituzte bi brinkolarrak Armuño elkartean.