Alebinen futbol topaketa antolatu du Goierri Gorrik iganderako
Klubeko alebinen taldeen arteko topaketa izango da, eta asmoa da hilabetero bat antolatzea.
Goierri Gorriren Berdintasunaren Aldeko Txapelketako irudia, 2026ko ekainean.Tere Madinabeitia Goierri Gorrik alebinen futbol topaketa antolatu du iganderako. Igartza futbol zelaian izango da, 09:30ean hasita. Klubeko alebin mailako bost taldeen (Beasaingo bi eta Idiazabal, Lazkao eta Ordiziako bana) artekoa izango da.
Asmoa hilabetero horrelako topaketa bat antolatzea da. Alebin mailakoek urrian hasiko dute denboraldia.
Lurraldekoan jokatzen duten taldeei dagokienean, Ohorezko Erregional mailako taldeak garaipenarekin hasi du denboraldia, Landetxari 1-3 nagusituta. Antiguoko KE B-ren aurka jokatuko du Igartzan larunbatean, 15:30ean.
Gorengo mailako taldeak asteburu honetan du 1. jardunaldia, baina atsedena tokatu zaio. Ohorezko kadete mailakoak joan den asteburuan 4-0 galdu zuen Anaitasunaren aurka ligako lehen partidan, eta larunbatean Igartzan 17:30ean Aizkorri Segura izango du aurkari.
Kadeteen 1. mailan hiru talde daude. Hirurek asteburuan ekingo diote ligari: Goierri Gorri D Anaitasunaren aurka ariko da kanpoan, Goierri Gorri B Urnietaren aurka Altamiran 18:15ean eta Goierri Gorri C igandean kanpoan Uda-Arizmendi taldearen aurka.











