Eibarren da Oinak buruan lehiaketako bat-bateko finala. Aurrez kanporaketetan aritutako zazpi gazte goierritarretatik bi iritsi dira azkenera. Gipuzkoako bertso eskolen eguna ere badaOinak buruan Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala E...
Oinak buruan Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Eibarko Coliseo antzokian jokatuko da, jaian, 11:30ean. Aurrez egindako bost kanporaketetan sailkatutako zortzi gaztetxok kantatuko dute, bat-batean: bost irabazleek eta puntuz sartutako beste hiruk. Bertso eskolen eguna ere ospatuko dute.
Goierriko bi bertsolari dira finalean. Aizpea Garmendia lazkaotarrak Aretxabaletan 4. kanporaketako saioa irabazi zuen. Itziar Mendia beasaindarra puntuaketaren arabera igaro da, bestetik. Gontzal Belategi, Beñat Mujika, Andoni Mujika, Urko Arregi, Libe Goenaga eta Ane Peñagarikano dira beste finalistak. Saroi Jauregik aurkeztuko du.
Kanporaketetan zazpi goierritarrek parte hartu dute. Bi finalistez gain, Ane Beloki (Legazpi), Paul Iruretagoiena (Ataun), Maddi Aiestaran (Beasain), Gartxot Ramirez (Zaldibia) eta Iraitz Sarasola (Ordizia) aritu dira.
Berastegin Goierri taldea
Gemma Urteaga beasaindarrak prestatzen ditu gaztetxoak. Eskolartekoa irabazia da hura.
Tolosaldean Harituz bertsozale elkarteak antolatu duen Pernando Amezketarra sariketaren bigarren eta azken kanporaketa gaur jokatuko da, bestetik. Goierriko taldeak parte hartuko du, Hernanirekin. Gorka Maiz gabiriarra, Amaia Iturriotz urretxuarra eta Hodei Lopez legorretarra ariko dira Goierriren izenean; Eli Pagola, Arnaitz Lasarte eta Oier Iurramendi Hernanirekin. Berastegin da saioa, afal ondoan.
Finala Amezketako Beharzana jatetxean da, apirilaren 30ean. Erniarraitz taldea sailkatu zen joan den ostiralean.