Simimimisol irabazle herriartekoaren bere lehen ekinaldian
Urretxu-Zumarragako bertsolariek irabazi egin die Lasarte-Oriakoei
Urretxu eta Zumarragako Simimimisol taldeko Maialen Akizu, Mikel Iturriotz eta Gorka Azkarate bertsolariek irabazi egin zieten atzo iluntzean Urretxuko Gaztelekuan Lasarte-Oriako Unai Muñoa, Ane Labaka eta Asier Azpirozi Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketaren saioan, 13-11ko emaitzarekin.
Gaijartzaile lanetan Sara Bidarte ibili zen Gaztelekura jende mordoxka erakarri zuen saioan. Urretxu-Zumarragako taldeko Azkaratek azaldu duenez, “saio bizia eta arina” izan zen atzokoa; “bertsoaldi on asko eta kolpeak ere bata bestearen atzetik, agur umoretsuen ostean”. Lasarte-Oriako taldeak Pirritx eta Porrotxen kantez osatu zuen agurra, mozorro eta guzti (bertakoa da Porrotx). Zumarraga-Urretxuk, berriz, Manu Chao kantariaren Clandestino abestiaren doinuei segika egin zuen agurra.
Simimimisol taldearen hurrengo hitzordua datorren astean izango da, Aian, bertako taldearekin. Hango emaitzaren arabera erabakiko da hiru talde horien artean (Urretxu-Zumarragakoa, Aiakoa ala Lasarteko) zein sailkatuko den Herriarteko Bertsolari Txapelketaren hurrengo faserako.