Kepa Ormazabal eta Gari Ugarte Poitou-Charentesesko Tourrean ariko dira
Ormazabalek debuta egingo du Euskaltel Euskadirekin. Guztira, lau etapa izango ditu lasterketak.
Kepa Ormazabal Valladolideko Klasikoko helmugan besoak jasotzen. Sprint Cycling Ormazabalek, gainera, BBK-Euskaditik iritsita, debuta egingo du talde laranjarekin, stagiaire gisa.
Guztira, lau etapa izango ditu lasterketak. Lehen bi jardunaldiak luzeak izango dira, eta hirugarren egunean 27 kilometroko banakako erlojupekoa jokatuko dute txirrindulariek. Azken etapa, berriz, Poitiersen amaituko da.













