Iritsi da Korrika Goierrira

Zu Gazte Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako gazteak izan dira lekukoa hartzen lehenak.

Zu Gazte Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako gazteak izan dira lekukoa hartzen lehenak.

Ordubiak jotzeko minutu gutxi falta zirela sartu da 20. Korrika Goierrira Deskarga gainetik. 20-30 laguneko talde batek hartu die lekukoa Antzuolako zirkorrikalariei, gehienak Zu Gazte Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako kideak. Urretxu, Zumarraga, Ezkio, Ormaiztegi, Beasain, Ordizia, Arama, Itsasondo eta Legorretan barrena egingo ditu datozen kilometroak, Tolosaldekoei txanda emateko. 06:30ak Gaintza eta Zaldibiako herritarrek hartuko dute lekukoa, eta Ordizia, Beasain, Lazkao, Olaberria, Idiazabal, Segura, Mutiloa, Zerain, Gabiria eta Legazpi zeharkatu ondoren, oñatiarrek hartuko dute lekukoa 11:30ak aldera.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend