Lau goierritarrek parte hartuko dute Bertsolari Txapelketa Nagusian

Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi, Asier Otamendi eta Nerea Elustondo ariko dira. Irailaren 23an hasiko da txapelketa, eta lehen faseko kanporaketetako bat Seguran jokatuko dute.
2013 Bertsolari Txapelketa Nagusiko final nagusia BECen (Bilbao Exibition Centre. Barakaldo (Euskal Herria), 2013ko Abenduaren 15a. (Gari Garaialde / Bostok Photo)

2013 Bertsolari Txapelketa Nagusiko final nagusia BECen. Amets Arzallus, txapelarekin. (Gari Garaialde / Bostok Photo)

Irailaren 23an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia Baigorrin, eta abenduaren 17an bukatuko da, BECen jokatuko den finalarekin. Tartean, 14 saio egingo dituzte herriz herri, eta oraindik baieztatu gabe badago ere, litekeena da saio horietako bat Goierrin izatea. Guztira, 43 bertsolarik eman dute izena. Txapelketaren aurkezpen ofiziala, irailaren 12an egingo dute, eta irailaren 20an, aurkezpen festa izango da.

Aitor Sarriegi, 2013ko Txapelketa Nagusian.

Aitor Sarriegi, 2013ko Txapelketa Nagusian.

Azken bi urteortan egindako herrialdeetako txapelketetan parte hartu eta Txapelketa Nagusira sailkatu ahal izan duten bost bertsolari goierritar ariko dira aurten: Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi beasaindarrak, Asier Otamendi urretxuarra eta Nerea Elustondo legazpiarra. Otamendi Arabako txapelketatik sailkatu zen, eta gainontzeko hiruak Gipuzkoakotik.

2013ko Txapelketa Nagusian bost goierritar aritu ziren. Sarriegi, Apalategi eta Elustondoz gain, Iban Urdangarinek eta Iker Zubeldiak ere parte hartu zuten orduan. Aitor Sarriegi, finalera iritsi zen, gainera.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend