Arnaldo Otegiren hitzaldia bihar, eta festa igandean
Arrano elkartearen 25. urteurreneko ospakizuneko egun nagusia igandean izango bada ere, bihar, 19:00etan, Arnaldo Otegik, EH Bilduko koordinatzaile orokorrak, hitzaldia egingo du Usurbe antzokian. Bi kazetarik gidatuko dute saioa.Igandean, 11:00etan ha...
Arrano elkartearen 25. urteurreneko ospakizuneko egun nagusia igandean izango bada ere, bihar, 19:00etan, Arnaldo Otegik, EH Bilduko koordinatzaile orokorrak, hitzaldia egingo du Usurbe antzokian. Bi kazetarik gidatuko dute saioa. Igandean, 11:00etan hasiko da egun osoko festa eta aldarrikapen egitaraua. Joko eta jolas herrikoiak egingo dituzte, taldeka Arrano tabernaren parean eguraldi txarrarekin, plaza azpian. 12:45ean bertsolarien saioa eta 13:00etan urteurreneko ekitaldi politikoa egingo dute. Jarraian, 13:15ean, brindisa eta 13:30ean parte hartzaile guztiekin familia argazkia aterako dute. Kataluniari elkartasuna eta babesa adierazteko argazkia ere aterako dute. 14:30ean herri bazkarian elkartuko dira Loinazko San Martin plaza azpian. Txartelak salgai daude Basakana, Arrano, Irizar eta Antzizar tabernetan; bihar da azkeneko eguna. Helduen txartelak 22 euro balio du eta 16 urtetik beherakoenak, 11. Bazkalondorena Aitor Furundarenak alaituko du, kantu saio herritarrarekin. 16:30ean, umeentzat jolasak antolatuko dituzte. Egunarekin amaitzeko, 18:00etatik aurrera, trikitixa kalejira egingo dute, bertsoekin eta koplekin lagunduta. Azkenik, aste guztian zehar, Arrano elkartearen 25 urteetako ibilbidearen argazki erakusketa ikusgai egongo da, Arrano parean.