Lazkaoko Proba berezia izango da, aurten. Afizionatuentzat Lazkaon antolatzen duten lasterketak 75. ekitaldia izango du. Astelehenean jokatuko da, 10:00etan hasita, 124 kilometro luzeko etapa. Helmugaratzea 13:05erako dago aurreikusita. Euskaldun Txape...
Lazkaoko Proba berezia izango da, aurten. Afizionatuentzat Lazkaon antolatzen duten lasterketak 75. ekitaldia izango du. Astelehenean jokatuko da, 10:00etan hasita, 124 kilometro luzeko etapa. Helmugaratzea 13:05erako dago aurreikusita. Euskaldun Txapelketakoa da (elite eta 23 urtepekoak).
Ohiko ibilbidea birmoldatu dute, aurten. Karreraren bereizgarri den Urkillagako azken igoera kendu dute, profila arintzeko. «Ostiral, larunbat eta igandean Bizkaian hiru karrera daude; Lazkaon astelehenean, eta asteartean Legazpin. Urkillagak gogortu egiten zuen; egurra nahikoa badute Lazkaomendirekin», dio Gurutz Barandiaranek.
Alegiara joan-etorria aurrena, Zaldibiatik Larraitz igo, Lazkaotik Olaberria hurrena, Amezketatik Larraitz, eta Zaldibiatik gora Lazkaomendiko igoera pikoa dituzte, Lazkaon bukatzeko.