Aritz Aldasoro, Oviedora
Utzita jokatuko du Oviedon 2027ko ekainera arte. Kontratua dauka Racing de Santanderrekin 2029ra arte.
Aritz Aldasoro, Racing de Santanderrekin lortutako Bigarren Mailako txapeldunen koparekin.Hitza Aritz Aldasoro (Beasain, 1999) futbol jokalariak Real Oviedorekin jokatuko du 2026/2027 denboraldian. Racing de Santanderreko jokalaria da. 2029ra arte dauka kontratua Santanderreko taldearekin, eta utzita jokatuko du Oviedorekin, 2027ko ekainera arte.
Real Sociedad B taldean jokatu zuen 2019/2020, 2020/2021 eta 2021/2022 denboraldietan, eta Real Racing Club de Santanderrekin sinatu zuen gero. Joan berri den denboraldian, 2025/2026an, Lehenengo Mailara igoera lortu du Santanderrekin.
Real Oviedok Bigarren Mailan jokatuko du 2026/2027 denboraldia.
Aldasorok eskerrak eman dizkie sare sozialetan Racing-eko zale, langile eta arduradunei: “Agur esatea dagokit, penaz, 4 urtez nire etxea eta familia izan direnei. Kirol honen logika da, eta horrela barneratzen dut: hazi, lehiatu eta esperientziak batzen jarraitzea”.












