Andra Mari eta San Roke egunak iristean, festa heltzen da Zerainera. Gaurtik ostegunera bitarte, “jolastu, dantzatu eta jan–edan egiteko aukera ematen duten jaiak” antolatu dituzte.
Ohiko gibel–jatearekin ekingo diete zeraindarrek festei. Aurretik ekintzaz beteriko hiru egun dituzte eta indarrak hartu beharra dago. Aspaldiko ohitura da Liztormendi elkartean gibela–jana egitea festen bezperan: jaietan haragi ona izateko, egun batzuk lehenago txekorra hiltzen zen. Lehendabizi zahartzen den zatia gibela izanik, hortik dator oraindik eusten zaion ohiturari.
Bihar hasiko dira, baina, festak ofizialki. Herriko emakumeak izango dira aurtengo pregoilariak. 20:00etan izango da hasiera ekitaldia, baina aurretik ere bada gozatzeko aukera: eliz bueltako korrika saioa, Play Backa, haur–bazkaria… Sagardoarekin lagundutako txekor–jana egin ostean, 22:00etatik aurrera mojito festa egongo da Gaur Argi taldeak alaitua. Iluntzean eta gauen autobus zerbitzu berezia izango da.
Andra Mari eguna luzea izango da. 09:00etan joko dute, etxez etxe, diana txistulariek. Jarraian etorriko dira Meza Nagusia eta pilota partidak. Eguerdian, indarrak berreskuratzeko, txakolin dastatzea eta Lumagorriko hegoak parrilan erreta jateko aukera egongo da. Arratsaldean, bola txapelketa, trikipoteoa eta gazte afaria izango da. Asteazkena mozorro eguna izaten da. Uda da aurtengo gaia.
San Roke egunez, Meza Nagusiaren ostean, herriko artzainek egindako gazta probaketa izango da. Iluntzean herri afaria egongo da Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolariekin. 300 pertsona elkartzea espero dute antolatzaileek. Festak amaitzeko, dantzaldia izango da.
Halaber, festak amaitu eta egunerokotasuna berreskuratzeko, 12:00etan herria txukuntzeko deia egin dute antolatzaileek.
- Abuztuak 13.
- 20:00: Ohiko gibel–jatea Liztormendi elkartean.
- Abuztuak 14
- 11:30etatik aurrera, egun osoan zehar: Haurrentzako puzgarriak plazan.
- 11:30: Eliz bueltako korrika saioa.
- 12:30: Play Back saioa plzan.
- 13:30: Haur–bazkaria herriko plazan.
- 17:00: Buruhandiak.
- 18:00–18:45: apar festa.
- 20:00: Festei hasiera emateko suziriak, kanpai bueltakoak eta pregoia herriko emakumeen eskutik.
- Segidan: Sagardo–edana eta txekor–jana.
- 22:00: Gau Argi taldearekin erromeria eta mojito festa.
- Abuztuak 15, Andre Mari eguna.
- 09:00: Txistularien etxez etxeko goiz eresia.
- 11:00: Meza Nagusia.
- 12:00: Plazako frontoian pilota partidak.
- 12:30: Txakolin dastatzea eta Lumagorriko hegoak parrilan erreta.
- 16.00: Andra Mari bola txapelketa.
- 18:30: Herri kirol eta jolasak plazan.
- 20:30: Triki–poteoa mozorrotuta Elustondo anai–arrebekin. Aurtengo mozorrotzeko gaia uda da.
- 21:30: Gazte afaria mozorrotuta herriko plazan. Ohiarteko sagardoa eta Ostatuko afaria.
- Jarraian: Elustondo anai–arrebekin dantzaldia.
- Abuztuak 16, San Roke eguna.
- 11:30: Meza Nagusia.
- 13:00: Herriko artzainek egindako gazten probaketa plazan.
- Ordu berean: Toka txapelketa.
- 16:00: San Roke bola txapelketa-
- 20:30: Herri afaria. Bertsotan Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia.
- Ondoren: Elizagoien ahizpekin dantzaldia.