Tanzaniako emakumeak Goierriko nekazarien lana ezagutzen

IMG_6463 Baratzetik Merkatura proiektuan parte hartu behar duten Tanzaniako bost emakumeei ongi etorria egin diete gaur Ordiziako Azokan. D’Elikatuz zentroan izan dira lehenik eta ondoren azoka bertatik bertara bisitatzeko aukera izan dute. Horrela, tokiko baserritar eta ekoizleen lana ezagutu ahal izan dute. Ondoren, Iztueta baserrian izan dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetza zuzendaritzak babestutako proiektua da. Hori horrela, gure lurraldeko esperientzia ezberdinak erakutsiko zaizkie esplotazio, merkaturatze eta enpresa antolaketaren inguruan. Ezagutuko dituzten ideiak ondoren Tanzanian dituzten esplotazioetarako lagungarriak izatea da helburu nagusia, beraien ekoizpenean aurrera egiteko, balio erantsian lan egiteko eta errentagarritasun handiagoa lortzeko. Proiektu hau ASPEGI, Gipuzkoako emakume enpresarien elkarteak sustatu du.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa