EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
aizkora

Euskadiko bigarren mailako aizkolarien kanporaketa jokatuko da Beasainen, igandean

Hamalau aizkolari ariko dira Beasaingo kanporaketetan, tartean goierritar bat: Unai Etxeberria ezkiotarra. Denborarik onenak egiten dituzten sei aizkolariak sailkatuko dira Zumarragan jokatuko den finalera.

Unai Etxeberria ezkiotarra aizkora eskuan, Lazkaon, 2025eko jaietan.Ariane Vierbücher

2026ko Euskadiko bigarren mailako aizkolarien kanporaketak Beasainen jokatuko dira igandean, azaroaren 29an, Antzizar kiroldegian. 12:00etan hasiko da. Finala Zumarragako Beloki pilotalekuan izango da, abenduaren 27an.

Hamalau aizkolari ariko dira Beasaingo kanporaketetan, tartean goierritar bat: Unai Etxeberria ezkiotarra. Harekin batera, Xuban Kañamares, Jesus Mari Mujika, Aritz Irazabal, Beñat Lekue, Eneko Saralegi, Iban Resano, Iosu Santamaria, Andoni Iruretagoiena, Joxean Etxeberria, Aitzol Atutxa, Oier Mitxelena, Eloy Corchero eta Miguel Martin Raposo ariko dira finalerako txartela eskuratzeko lehian.

Bi kanporaketa izango dira, eta kanporaketetatik denborarik onenak egiten dituzten sei aizkolariak sailkatuko dira finalera. 54ko hiru enbor eta 60ko eta 72ko enbor bana moztea izango da bakoitzaren lana. Egurren zozketa 11:30ean egingo dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa