Mutiloan XI. Txerri Azoka egin dute

Txerria ardatzean duen festa ospatu dute Mutiloan: bestak beste, odolkia, txorizoa, eta urdaiazpikoa saltzen aritu dira.
Hainbat motatako txerrikia saltzen aritu dira Mutiloan.

Hainbat motatako txerrikia saltzen aritu dira Mutiloan.

Hamaikagarrenez egin dute Mutiloan Txerri Azoka: eguraldi hotzari aurre egiteko hainbat ekintza antolatu dituzte. 10:00etan ireki dute azoka, eta hainbat jatorritako ekoizleak aritu dira txerrikiak saltzen. Horretaz gain, odolki, txorizo eta urdaiazpiko dastaketa egin dute; baita urdaiazpiko mozte erakusketa ere. Haurrek, bestalde, eskulanak egiteko aukera izan dute.

12:00etan odolkiak nola egiten diren ezagutzeko erakusketa egin dute, eta ostean, bisitariek erretako txerria dastatzeko aukera izan dute. Azokaren itxierarekin batera egin dute Herri Bazkaria. Dudarik gabe, azaroari ongi etorria emateko festa ederra izan dute Mutiloan.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend