San Joan Txiki pilota txapelketako finalak jokatu dira Urretxun
Larunbatean San Joan Txiki txapelketako finalak jokatu ziren Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Aurrebenjamin mailako B finala Dominic eta Danielek irabazi zuten eta A finala Madina eta Alemanek. Benjamin mailan, B finalean Aimar Pueyo nagusitu zen eta A finalean Adur Tena. Kimu mailan, B finalean Pau Zufiaurre nagusitu zen eta A finalean Unax Madina. Bukatzeko, haur mailako finala Pablo Mendizabalek irabazi zuen.














