Goierriko sei txirrindulari Espainiakora junior eta 23 urtez azpikoen mailetan
Sabiñanigon (Aragoi, Espainia) jokatuko dira txapelketak, ostegunetik igandera.
Ander Otegi BBK Euskadi taldeko txirrindulari zegamarra. Hitza Goierriko sei txirrindulari parte hartuko dute bihartik igandera Sabiñanigon (Aragoi, Espainia) jokatuko diren Espainiako Txirrindularitza Txapelketan.
Euskal Selekzioak guztira 28 ordezkari izango ditu Junior mailan, eta horietako bost Goierrikoak dira: Eritz Atxega Iraola lazkaotarra (AMPO, 2008), Aner Irizar Rodriguez zumarragarra (Alimco-Campagnolo, 2008), Maixa Odriozola Aierbe ataundarra (Zu·K Limousin, 2009); Naxara Odriozola Lekuona beasaindarra (Mirat, 2009) eta Aimar Ugarteburu Elgarresta urretxuarra (Bellota-Goierri, 2009).
23 urtez azpikoetan Euskal selekzioarekin lehiatuko den txirrindulari bakarra Ander Otegi Ariztimuño zegamarra da (Euskadi Fundazioa, 2006).
Profesionalen baieztapen ofizialik ez
Profesionaletan zeintzuk lehiatuko diren ez dago baieztatuta. Cofidis taldeak iragarri du Ion Izagirrek eta Alex Aranburuk parte hartuko dutela, eta Euskaltel-Euskadik ez du oraindik halakorik esan. Goierriko lau txirrindulari ari dira talde laranjan: Xabier Berasategi olaberritarra, Nicolas Alustiza zumarragarra, Xabier Isasa urretxuarra eta Gari Ugarte legazpiarra. Caja Rural-Seguros RGA taldean, berriz, Alex Diaz urretxuarrak korritzen du.













