Beasainek 3-2 galdu du Reala C-ren aurka
Denboraldiaurreko lehen lagunarteko partida jokatu zuten larunbatean beasaindarrek, Zubietan.
Beasain KE-ren lehen taldea.Beasain KE Beasain K.E-k 2-3 galdu zuen larunbatean Zubietan Reala C taldearen aurka. , denboraldiaurre honetan jokatuko dituen lagunarteko partidetako lehenean. Beasaindarren golen egilean Monreal eta Xabat izan ziren.
Abuztuaren 13an, ostegunean, dute hurrengo hitzordua, Amurrion (Araba), 19:00etan. Ondoren, larunbatean, hilaren 15ean, Beasainen jokatuko dute 11:00etan Touring-en aurka, abuztuaren 22an Beasainen berriz ere Alaves C taldearen aurka 11:00etan, abuztuaren 28an Beasainen Valle Eguesen aurka 19:30ean, eta amaitzeko, abuztuaren 29an Lagun Onak taldearen aurka Azpeitian.
Ligarekin irailaren 5ean hasiko dira.













