Garikoitz Flores eta Joseba Iraola V. Erauskin Igoerako garaile

Garikoitz Floresek lortu du garaipena V. Erauskin Igoerako auto monoplazen lehiaketan. Turismoen arteko lehiaketan, aldiz, Joseba Iraola izan da lehenengoa. Beasaingo Motor Asteburua dela eta antolatu dute Erauskin Igoera, eta lehiaketa ikusteko asmoz, hainbat auto-zale bildu dira herrian. 10:00etan hasi da Erauskin Igoera, eta 14:00ak arte parte hartzaileak lehian aritu dira. 2,5 kilometroko ibilbidea lau aldiz egin behar izan dute gidariek: lehenengo biak entrenatzeko, eta azkeneko biak lehiaketarako. Motor Asteburuaren harira, azken hiru egunetan hainbat ekintza antolatu dituzte Beasainen: Albert Lloverak, esaterako, gidatzeko orduan izan behar diren ardurei buruzko hitzaldiak eman ditu.  

Sailkapena

Auto monoplazen podiuma.

Auto monoplazen podiuma.

Monoplazen podiuma: 1- Garikoitz Flores 2- Asier Bidaburu 3- Iosu Beitia Turismoen podiuma: 1- Joseba Iraola 2- Antonio Aristi 3- Gorka Antxustegi Beste kategoriak: · Formula askeko garailea: Mikel Alustiza · Lehenengo klaseko garailea: Joseba Iñarrea · Bigarren klaseko garailea: Ruben Zabaleta · Hirugarren klaseko garailea: Iñigo Alustiza · Laugarren klaseko garailea: David Ardions · Bosgarren klaseko garailea: Gorka Antxustegi · Seigarren klaseko garailea: Joseba Iraola · Zazpigarren klaseko garailea: Ibon Arregi · Zortzigarren klaseko garailea: Garikoiz Flores  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa