
Legazpiko ezker abertzaleak herri programa lantzeko bigarren bilera egingo du. Pasa den astean egin zuten lehena, eta bigarrena bihar egingo dute, 19:00etan kultur etxean. Euskara, kultura, kirolak eta gazteria puntuak landuko dituzte, eta ezkertiar et...

Azken txanpan sartu da Goñiren omenezko XX. pilota txapelketa. Gaur eta datorren astean egingo diren finalerdietan erabakiko baitira aurtengo finalistak.

Artista zumarragarrak tekaz egindako eskulturak eta paper gainean margotutako lanak jarri ditu ikusgai.

Legazpiko Udalak 1936ko Gerra Zibilean faxisten aurka hildako herritarrak omenduko ditu. Legazpin 59 pertsona hil ziren faxisten aurkako, edo hauek behartutako borrokan. Memoria hori berreskuratzeko asmoz, hainbat ekintza programatu dituzte datozen egunetarako, tartean liburu aurkezpen bat, edota Legazpin frontea egon zen lekurako ibilaldi bat. Sotero Plazaola alkateak eta Mikel Altzelai kultur zinegotziak atzo egin zuten egitarauaren aurkezpenean azaldu zutenez, aurten 75 urte betetzen dira Gerra Zibilak eztanda egin eta Francoren aldeko tropek Goierri hartu zutenetik. Udal ordezkarien hitzetan, gertaera hark «sakon aldatu zuen» Legazpiren errealitatea. «Honezkero gure artean gutxi izango dira urte haiek zuzenean bizi izan zituztenak, baina seguru gaude ez dutela gure herriaren etorkizuna su eta gar markatu zuen esperientzia ikaragarri hura ahaztu». Datuekin indartu zuten adierazpen hau: 59 izan ziren hildako legazpiarrak; 300 herritarrek egin zuten herritik alde; 250 espetxeratuak, lan batailoietara zigortuak edo erbesteratuak izan ziren… «eta kontuan izan gerra hasi zenean Legazpik ez zituela 2.500 biztanle baino gehiago». Gertaera hauek gogoratzearen garrantzia ere azpimarratu zuten atzko agerraldian. «Faxisten erasoaren eta garaipenaren ondoren, errepresio sistema frankistak isilarazi egin zuen gertatu zen guztia eta drama hura ezkutatuta geratzea bermatu zuen. Urte askoan, gerra galdu zutenek, galtzeaz gain ezin izan zuten euren hildako seme-alabak, anai-arrebak, gurasoak, senitartekoak eta lagunak [...]

Hitzaldiak, emanaldiak eta antzerkia izango dira besteak beste, Eraldatzen eta Mairi elkarteetako kideek antolatuta.