40 lagunetik gora Bide Berdearen egunean
Eguraldiak lagundu ez badu ere, 40 pertsonatik gora abiatu dira gaur arratsaldean Ormaiztegitik Mutiloara. Bide Berdetik joan dira eta gehienbat bikoteek eta familiek osatu dute tropela. Arratsaldean, 15:30ean emango diote hasiera egitarauari, Ormaiz...
Eguraldiak lagundu ez badu ere, 40 pertsonatik gora abiatu dira gaur arratsaldean Ormaiztegitik Mutiloara. Bide Berdetik joan dira eta gehienbat bikoteek eta familiek osatu dute tropela. Arratsaldean, 15:30ean emango diote hasiera egitarauari, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Parte hartzaileei txartel bana eman diete, eta jarraian 4,5 kilometroko bideari ekin diote, Mutiloara.
Askaria erdibidean
Ibilbidearen erdialdean, Barnaolan aurrez izena eman dutenei ogitartekoak, sagardoa eta ura eman dizkiete eta amaieran, berriz, diploma edo ziurtagiria emango diete. 19:30ean berriz, Goierriko jatetxe batean bi lagunentzako bi otorduren eta hiru ipuin bildumen zozketa egingo dute izena eman duten guztien artean, Zumalakarregi museoan. Ekitaldiari 20:00etan emango diote bukaera.