Erdi Aroko azoka Ordizian [galeria]
Ordiziak Erdi Arora jauzi egin du, bost mende atzera. Antzinako XVI. Feria ospatzen ari dira, kasko historikoa juglare, errege segizio eta beste hainbat pertsonairen topagune bihurtuz. Gaur eta bihar 11:00etan zabalduko ditu ateak azokak. Erdi Aroko...
Ordiziak Erdi Arora jauzi egin du, bost mende atzera. Antzinako XVI. Feria ospatzen ari dira, kasko historikoa juglare, errege segizio eta beste hainbat pertsonairen topagune bihurtuz. Gaur eta bihar 11:00etan zabalduko ditu ateak azokak.
Erdi Aroko azoka eszenaratze handi bat da. Aurten 80 eskulangile bilduko dira bertan, iaz baino hogei gehiago. Horietako gehienak Nafarroako elikagaien eskulangileen ordezkariak dira, baina horiez gain, eltzegileak, saskigileak, uhalgileak, zilargileak, beiragileak eta beste hainbat produktu lantzen dituzten artisauak ere izango dira. Azokari kolorea eta doinua emateko, koplariak, ipuin kontalariak, tailerrak eta bestelako jolasak izango dira.