Hamarka haur batu dira Gabirian Eskola Txikien Egunean
Gabirian ospatu dute gaur aurtengo Goierriko Eskola Txikien festa. Eskualdeko lau herritan txandaka izan ohi da eta aurten Gabiriari egokitu zaio haurrak jasotzea. Euripean izan bada ere, elizako arkupeetan bildu dituzte umeak eta dantza ere egin dute,...
Gabirian ospatu dute gaur aurtengo Goierriko Eskola Txikien festa. Eskualdeko lau herritan txandaka izan ohi da eta aurten Gabiriari egokitu zaio haurrak jasotzea. Euripean izan bada ere, elizako arkupeetan bildu dituzte umeak eta dantza ere egin dute, eskola txiokien abestiaren erritmora.
2005ean hasi ziren Olaberria, Zerain, Itsasondo eta Gabiria euren arteko elkarketa eta elkar ezagutze jaia egiten. Gaur ospatzen ari direna zazpigarren aldia izango da, beraz. Balentzategi herri eskolako Guraso Elkarteak antolatu du egitaraua.