Alderdi gehienak Ordiziako ferian izan dira gaur, boto eske

Igandean egingo diren foru eta udal hauteskundeetako kanpaina azken txanpan sartu da dagoeneko, eta alderdiak, botoa eskatzeko azken aukerak aprobetxatzen ari dira. Ordiziako feria horren adierazgarri izan da gaur, alderdi gehienetako ordezkariak arit...

Igandean egingo diren foru eta udal hauteskundeetako kanpaina azken txanpan sartu da dagoeneko, eta alderdiak, botoa eskatzeko azken aukerak aprobetxatzen ari dira. Ordiziako feria horren adierazgarri izan da gaur, alderdi gehienetako ordezkariak aritu baitira propaganda banatzen eta botoa eskatzen. PSE-EEk larrosak banatu ditu eta Bilduk, programak. Biek ere,  musika eta alderdiaren aldeko lemak zituzten jarrita megafoniatik. EB-Berdeak eta Hamaikabat alderdiek ere, propaganda banatzeak gain, ekitaldi bana ere egin dute.

Ohiko feria egunetan baino jende gehiago atzematen zen gaur Ordiziako kaleetan. Eguraldi onak lagunduta, herrikoak eta bisitari ugari etorri dira. Tartean, Urruñatik eta Alemaniatik etorritako ehun bat laguneko taldea ere izan da, txaranga eta guzti.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa