Bilduk «auzolana indartuko» du Legazpin

Legazpiko BIlduk hauteskundeetarako programa kaleratu du. «Lan talde herrikoi» gisa arkeztu dute euren burua eta «auzolana indartzen» jarraituko dutela azaldu dute. Hirigintzari dagokionez, Bilduk Zalduko sarreraren garapenaren alde egingo du, «au...

Legazpiko BIlduk hauteskundeetarako programa kaleratu du. «Lan talde herrikoi» gisa arkeztu dute euren burua eta «auzolana indartzen» jarraituko dutela azaldu dute.

Hirigintzari dagokionez, Bilduk Zalduko sarreraren garapenaren alde egingo du, «auzoetarako sarrera berri baten apustua eginez». Etxebizitza arloan Urtatzako gunearen garapena proposatu dute eta honekin batera etxebizitza hutsen inbentario bat egingo dute. Kale Nagusiaren eta zaharraren peatonalizazioak eta herriko gune guztiak lotuko dituen herri autobusa ere programan jaso dituzte. Baita Latxartegiko aparkalekua ere. Zaborraren kudeaketa garbiaren, garraio alternatiba ekologikoaren eta energia kontsumoaren eztabaidei ere helduko dietela azaldu dute.
Anbulategiarekin programa berriak egitea, Oñatiko hiltegia bultzatzea eta baserritarren produktuak kaleratzeko ekimenak egitea ere jaso ditu programak. Kiroldegiaren eta futbol zelaiaren inguruaren berrantolakuntza ere proposatu dute, eta baita herriko gune berdeak nagusientzako zirkuito osasungarriz hornitzea ere.

Herriko lurzorua enpresak erakartzeko prestatzea, herritarrei lan mundurako bidea errazteko enpresekin harremanak indartzea, eta ekintzaile berriei enpresa proiektuaren hasieran laguntzeko gune bat eskuratzea dira Bilduren programak biltzen dituen beste puntu batzuk.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa