Bizitzeko, ondo elikatu eta ibili

Jakina dena gogorarazteko da. Baina gogorarazi beharra dago urtero, jendeak bestelako joera hartu duela datu estatistikoetan agertu arte behintzat. Ordiziako D’elikautz elikadura eta gastronomia zentroak aurkeztu du D’elikatuz bizi kanpaina, aurtengoa seigarrena, behar bezala elikatzeak eta jarduera fisikoa egiteak gizakien osasunean duten berebiziko garrantziaz jabetzeko, oroitarazteko. Ondo jan eta pixka bat ibili; urtea joan eta urtea etorri, gogorarazi beharreko leloa. Aurtengo kanpaina emakumeei zuzenduta garatuko dute bereziki. Gipuzkoa eta gipuzkoarrak hartuko ditu langai, eta lau jarduera antolatu dituzte urtean zeharrerako. Atzo aurkeztu zuten ekimena, Donostian, eta emakumeengana zergatik bideratu duten arrazoitzeko datu estatistikoak eman dituzte: emakumeen bostetik batek bakarrik egiten du ariketa fisikoa, orokorrean. «Datu hauen arabera garbi dago bai gizonezkoen, bai emakumezkoen kasuan jarduera fisikoa sustatzeko ahalegina egin beharra dagoela, baina bereziki emakumeen kasuan». Eustaten datuen arabera, EAEko 24-44 urte arteko emakumeen %13 da «aktiboa», 45-64 urte artekoen %15, eta 65etik gorakoetan %12,3. «Oso aktibo», berriz, %7,6 eta 9,1 dira lehen bi adin tarte horietan, eta %3,2 besterik ez adinekoenetan. Lau ekitaldi urtean zehar Elikadura egokia eramanda eta ariketa egitera animatuta, osasun ona izateko bidea argitzea da D’elikatuz bizi kanpainaren helburua. «30-60 urte arteko emakumeek hainbat lan egiten dituzte aldi berean; etxeko lanak, haurrak nahiz helduak zaindu, eta horrez [...]

Jakina dena gogorarazteko da. Baina gogorarazi beharra dago urtero, jendeak bestelako joera hartu duela datu estatistikoetan agertu arte behintzat. Ordiziako D’elikautz elikadura eta gastronomia zentroak aurkeztu du D’elikatuz bizi kanpaina, aurtengoa seigarrena, behar bezala elikatzeak eta jarduera fisikoa egiteak gizakien osasunean duten berebiziko garrantziaz jabetzeko, oroitarazteko. Ondo jan eta pixka bat ibili; urtea joan eta urtea etorri, gogorarazi beharreko leloa.
Aurtengo kanpaina emakumeei zuzenduta garatuko dute bereziki. Gipuzkoa eta gipuzkoarrak hartuko ditu langai, eta lau jarduera antolatu dituzte urtean zeharrerako. Atzo aurkeztu zuten ekimena, Donostian, eta emakumeengana zergatik bideratu duten arrazoitzeko datu estatistikoak eman dituzte: emakumeen bostetik batek bakarrik egiten du ariketa fisikoa, orokorrean.
«Datu hauen arabera garbi dago bai gizonezkoen, bai emakumezkoen kasuan jarduera fisikoa sustatzeko ahalegina egin beharra dagoela, baina bereziki emakumeen kasuan». Eustaten datuen arabera, EAEko 24-44 urte arteko emakumeen %13 da «aktiboa», 45-64 urte artekoen %15, eta 65etik gorakoetan %12,3. «Oso aktibo», berriz, %7,6 eta 9,1 dira lehen bi adin tarte horietan, eta %3,2 besterik ez adinekoenetan.
Lau ekitaldi urtean zehar
Elikadura egokia eramanda eta ariketa egitera animatuta, osasun ona izateko bidea argitzea da D’elikatuz bizi kanpainaren helburua. «30-60 urte arteko emakumeek hainbat lan egiten dituzte aldi berean; etxeko lanak, haurrak nahiz helduak zaindu, eta horrez gain etxetik kanpo soldatapeko lana. Eragina izan dezake ongizate fisikoan eta burukoan. Elikadura egokia jarraitzea eta jarduera fisikoa maiztasunez egitea oso lagungarri izan daiteke emakumeek osasun ona izan dezaten bizitza osoan zehar».
D’elikatuz zentroak hainbat adituren aholkuekin Bizi d’elikatuz… eta mugituz!!! gida argitaratu du. Ekainean banatuko dituzte 6.500 ale. D’elikatuzek, Lazkaoko Kemen zentroak, Ana Elbusto sendagile nutrizionistak eta Iñigo Otxoa de Alda EHUko Psikologia fakultateko irakasleak parte hartu dute gida edukiz hornitzen.
Kanpaina osatzeko, irailean sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroa emango dute Gipuzkoako lau eskolatan: Aiala (Zarautz), Cebanc-Cdea eta El Txoko del Gourmet (Donostia) eta Goierri Lanbide Eskolan (Ordizia).
Azaroan Bizitza estilo osasungarria emakumeetan gaiarekin jardunaldia egingo dute. Urtea eta kanpaina bukatzeko, D’elikatuz Bizi sariak emango dituzte.

Datuak

Gizonezkoak

  • 25-44 urte artekoak. Aktiboak %12,8; oso aktiboak %12.
  • 45-64. Aktiboak %17; oso aktiboak %12,1.
  • 65 urtetik gora. Aktiboak %21,7; oso aktiboak %13,4.

Emakumezkoak

  • 25-44 urte artekoak. Aktiboak %13; oso aktiboak %7,6.
  • 45-64. Aktiboak %15; oso aktiboak %9,1.
  • 65 urtetik gora. Aktiboak %12,3; oso aktiboak %3,2.

Iturria: Eustat, 2007. EAEko datuak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa