EB-Berdeakek Legazpirako programa kaleratu du
Legazpiko Ezker Batuak-Berdeak alderdiak herritarren parte hartzea sustatuko du datorren legealdian. hala emn du ezagutzera programan. Hauteskundeetara begira prestatu duten udal programan bederatzi puntu jaso dituzte. Legazpiko Plan Orokorraren azter...
Legazpiko Ezker Batuak-Berdeak alderdiak herritarren parte hartzea sustatuko du datorren legealdian. hala emn du ezagutzera programan.
Hauteskundeetara begira prestatu duten udal programan bederatzi puntu jaso dituzte. Legazpiko Plan Orokorraren azterketa bat proposatzen dute bertan, amaitzear dagoen legealdian euren alderdiak ez baitu plan hau babestu. «Filosofia aldatu behar dugu, hirigintza hedakor batetik hiri ingurunearen birgaitze, hobetze eta berreskuratze hirigintza batera». Hemen, «Legazpin dagoen etxebizitza eskaria aztertzea» proposatzen dute, BOE-en eraikuntza sustatzeko.
Uda aurrekontuak auzo elkarteekin elkarlanean osatzea ere proposatzen dute, modu honetan herritarren parte hartzerako bideak indartuz. Kultur ekipamenduen plana ere osatu nahi dute, kultur elkarteekin eta herritarrekin elkarlanean, udal eraikinen erabilera erabakitzeko, «horien artean Agirre-Etxeberri etxearena». Herrigintza sozietatearen figura bultzatzea eta Legazpik Urola Garaia eskualdean duen inplikazioa aztertzea ere proposatu ditu Ezker-Batuak Berdeak taldeak. Azkenik, Lenbur bere urua kudeatzeko aski izatea eta sortzen dituen baliabideekin auto-finantzatzea ere proposatu du Raquel Ropero buru duen zerrendak.
Lanpostu publikoen sorkuntza eta «kudeaketa berde bat» egitea ere talde honen programako puntuk dira.













