“Egunerokotasuneko beharrei” erantzutzeko programa osatu du PSE-EEk
Fernando Boada zerrendaburu dela, “egunerokotasuneko benetako beharrei” erantzuteko programa osatu du PSE-EE alderdiak Beasainerako. Zortzi ataletan zaituta banatu dute herritarren artean progrmana. Kulturaren alorrean, Olaran eraikina berreskuratzea proposatu dute, azken legealdian egin duten bideari jarraituz. Arte eszenikoetarako zentroa egin nahi dute bertan, antzekia, musika… bilduko dituena eta herriko taldeen kezkei eta beharrei erantzungo diena. Asteburuetan herriko kultura eskaintza sustatzea beharrezkoa ikusten dute sozialistek, jarduerak ahalik eta esparru gehinetara zabalduz. Ingurumenari dagokionean Arriaran urtegiaren ondoko lurrak eskuratu nahi ditu PSE-EEk, ondoren eremu horietan aisiarako guneak sortzeko. Parke botanikoa ere sortu nahi du, urtero bertan zuhaitzak landatzeko, herrian jaiotako hau bakoitzeko zuhaitz bat landatuz. Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea ere sustatuko dute, bai alokairurako eta baita azalera-eskubidean ere. Jose Miguel Barandiaran plazako haur-parkea estaltzea eta parke handienetan komunak eta pixoihalak aldatzeko lekuak egokitzea da hirigintza arloan PSE-EEk proposatzen dituenak. Irisgarritasuna ere kontuan izan dute, eta herriaren goiko aldean dauden auzoetara iristeko “elementu mekanikoak” jartzeko asmoa agertu dute. Herri erdigunetik anbulatoriora pasabidea egitea aztertuko dutela ere aurreratu dute hauteskundetarako prestatu duten programan. Administrazioa eta zerbitzuak Amaitzear den legealdi honetan sarri egindako eskaerari jarraituz, “bide publikotik erretiratutako ibilgailuak gordetzeko eta zaintzeko” lokala eskuratu nahi du PSE-EEk. “Trafikoa kontrolatu ahal izateko eta izan daitezkeen delituen aurkako [...]
Fernando Boada zerrendaburu dela, “egunerokotasuneko benetako beharrei” erantzuteko programa osatu du PSE-EE alderdiak Beasainerako. Zortzi ataletan zaituta banatu dute herritarren artean progrmana.
Kulturaren alorrean, Olaran eraikina berreskuratzea proposatu dute, azken legealdian egin duten bideari jarraituz. Arte eszenikoetarako zentroa egin nahi dute bertan, antzekia, musika… bilduko dituena eta herriko taldeen kezkei eta beharrei erantzungo diena. Asteburuetan herriko kultura eskaintza sustatzea beharrezkoa ikusten dute sozialistek, jarduerak ahalik eta esparru gehinetara zabalduz.
Ingurumenari dagokionean Arriaran urtegiaren ondoko lurrak eskuratu nahi ditu PSE-EEk, ondoren eremu horietan aisiarako guneak sortzeko. Parke botanikoa ere sortu nahi du, urtero bertan zuhaitzak landatzeko, herrian jaiotako hau bakoitzeko zuhaitz bat landatuz.
Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea ere sustatuko dute, bai alokairurako eta baita azalera-eskubidean ere. Jose Miguel Barandiaran plazako haur-parkea estaltzea eta parke handienetan komunak eta pixoihalak aldatzeko lekuak egokitzea da hirigintza arloan PSE-EEk proposatzen dituenak. Irisgarritasuna ere kontuan izan dute, eta herriaren goiko aldean dauden auzoetara iristeko “elementu mekanikoak” jartzeko asmoa agertu dute. Herri erdigunetik anbulatoriora pasabidea egitea aztertuko dutela ere aurreratu dute hauteskundetarako prestatu duten programan.
Administrazioa eta zerbitzuak
Amaitzear den legealdi honetan sarri egindako eskaerari jarraituz, “bide publikotik erretiratutako ibilgailuak gordetzeko eta zaintzeko” lokala eskuratu nahi du PSE-EEk. “Trafikoa kontrolatu ahal izateko eta izan daitezkeen delituen aurkako babesa hobetzeko” zaintzako kamerak jartzea ere proposatzen dute sozialistek.
Trafikoarekin lotuta, oinezkoentzako pasabideetako seinaleak hobetzea eta gauez seinaleak argiztatzea beharrezko iruditzen zaie, “gidariek seinaleak hobeto ikusi ditzaten eta trafiko istripuak sahiesteko”.
Eskola-Mapa herrian erabat gauzatzea era bada PSE-EEren nahia, eta horretarako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jarraitzea proposatzen du. Herriko merkatariekin ere lankidetza bultzatu nahi dute sozialistek Beasainen.