Ezker Batua-Berdeak, Ordizia “hobe” baten alde

Badago Ordizia hobetzerik. Horixe da Ordiziako Ezker Batua-Berdeak alderdiak hauteskunde kanpainan darabilen goiburua, F. Hebbelen esaldi bat azpititulu modura jarrita: “Zerbait egin daitekeela pentsatzean, zerbait hori egi bihurtzen da”. Maijo Vazquez Amondarain da EBren zerredanburua datozen hauteskundeetarako. Orain lau urte koalizioan joan ziren Aralarrekin, eta legealdi honetan ordezkari bat izan dute udalean. Ezker Batua-Berdeak alderdiak bost lan ildo nagusitan laburbiltzen du bere eskaintza. Fiskalitate “progresiboa” ezartzeko eskatuko dute, “gehien daukanak gehiago ordain dezan”. Genero indarkeria desagerrarazteko, berriz, “sexuen arteko benetako berdintasuna” proposatzen dute. Garraioan, “kalitateko garraio publikoa” sustatuko dute. Kalitateko enplegua sortuko dutela dio EBk, “langileen partaidetza sustatuz enpresetan”. Azkenik, eta hondakinen kudeaketaren arloan, errausteko planta gaitzetsiko du Ezker Batuak. “Atez ateko zaborren gaikako bilketa bultzatuko dugu”. Hamar egitasmo zehatz Maijo Vazquez buru duen zerrendak Ordiziarako hamar proiektu zehatz bildu ditu hauteskunde programan. Altamira auzoan, esaterako, ibilgailuen abiadura murrizteko pasabideak jarriko dituzte. Aparkalekuen arazoari irtenbideren bat emate aldera, Eroski saltokiaren atzealdean, San Bartolome auzoan, aparkaleku libreak sustatzeko proposamena egin dute. Irisgarritasun eta mugikortasun arloan, berriz, espaloiak egokituko dituzte, “irrist ez egiteko eta erorketa larririk ez egoteko”. San Joan auzoan garraioa noranzko bakarrekoa izatea nahi dute, eta horretarako araudia aldatuko dute. “Eta garraio publikoa sustatuko dugu, bai egunerako eta baita gauerako [...]

Maijo Vazquez EBren alkategaia.

Badago Ordizia hobetzerik. Horixe da Ordiziako Ezker Batua-Berdeak alderdiak hauteskunde kanpainan darabilen goiburua, F. Hebbelen esaldi bat azpititulu modura jarrita: “Zerbait egin daitekeela pentsatzean, zerbait hori egi bihurtzen da”. Maijo Vazquez Amondarain da EBren zerredanburua datozen hauteskundeetarako. Orain lau urte koalizioan joan ziren Aralarrekin, eta legealdi honetan ordezkari bat izan dute udalean.

Ezker Batua-Berdeak alderdiak bost lan ildo nagusitan laburbiltzen du bere eskaintza. Fiskalitate “progresiboa” ezartzeko eskatuko dute, “gehien daukanak gehiago ordain dezan”. Genero indarkeria desagerrarazteko, berriz, “sexuen arteko benetako berdintasuna” proposatzen dute. Garraioan, “kalitateko garraio publikoa” sustatuko dute. Kalitateko enplegua sortuko dutela dio EBk, “langileen partaidetza sustatuz enpresetan”. Azkenik, eta hondakinen kudeaketaren arloan, errausteko planta gaitzetsiko du Ezker Batuak. “Atez ateko zaborren gaikako bilketa bultzatuko dugu”.

Hamar egitasmo zehatz
Maijo Vazquez buru duen zerrendak Ordiziarako hamar proiektu zehatz bildu ditu hauteskunde programan. Altamira auzoan, esaterako, ibilgailuen abiadura murrizteko pasabideak jarriko dituzte. Aparkalekuen arazoari irtenbideren bat emate aldera, Eroski saltokiaren atzealdean, San Bartolome auzoan, aparkaleku libreak sustatzeko proposamena egin dute. Irisgarritasun eta mugikortasun arloan, berriz, espaloiak egokituko dituzte, “irrist ez egiteko eta erorketa larririk ez egoteko”.

San Joan auzoan garraioa noranzko bakarrekoa izatea nahi dute, eta horretarako araudia aldatuko dute. “Eta garraio publikoa sustatuko dugu, bai egunerako eta baita gauerako ere, Ordizian gaueko aisialdiaz gozatzen duten gazteei begira”.

Gizarte zerbitzuetan, berriz, adineko pertsonentzako «tutoretzapeko etxebizitzak» egokituko dituzte, baita errenta txikiko etxebizitzak ere emantzipatzeko asmoa duten gazteentzat. Etorkinak integra daitezen “bete-betean” lan egingo dute. Herritarren “benetako partaidetzaren alde” dago EB, eta adostasun sozialik ez duten gaiei begira herri kontsultak egitea proposatzen du.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa