Herrian sortuak, eta herriarentzat lanean
Seguran lau alderdi edo talde politikok aurkeztu dituzte zerrendak, baina horietatik bi dira herritarrek osatuak: Bildu eta Segura Lantzen. Bi horiez gain, PSE-EEk eta PPk ere aurkeztu dituzte hautagaitzak. Bilduren iritziz, Udala, herritarrek herria eraikitzeko tresna da. Eta horregatik «nahitaezkoa» iruditzen zaio etengabe herritarrak informatzea, batzorde ahalik eta parte-hartzaileenak osatzea eta erabakietan parte-hartzeko aukera sortzea. Ekonomiak herriaren garapenerako bitarteko izan behar du Bilduren ustez. Horregatik, elikagai soberania indartzeko politika aktiboak bultzatuko ditu eta komertzio txikiaren defentsa egingo du. Osasun arloan, osasun asistentziaz gain, heziketa eta prebentzioa bermatzea «ezinbestekotzat» du. Laguntza sozialak «egoki» banatzeko, herritarren egoera sozio-ekonomikoa aztertuko duela esan du, eta zaborrei dagokionean berriz, hondakin gutxien sortzen duen kudeaketa eredua bultzatuko duela. Bilduren ustez, etxebizitza ondare sozial bilakatu behar da. Hori dela eta, etxe hutsak balioan jarriko ditu, alokairu merkeak bultzatuko ditu, eta babes ofizialeko etxibizitzak egitea adostuko du. Gazteriari dagokionean, gazteria eta Udalaren arteko komunikazioa landu eta bermatu egin behar dela dio. Bilduk aipatu du, Euskarak ofiziala izan behar duela Euskal Herri osoan, eta bide horretan euskalduntze taldeak bultzatuko ditu, eta erabilpena bultzatuko du esparru guztietan. Gizarte bazterkeriari berriz, aurre hartu behar zaio Bilduren ustez. Horretarako, etxez-etxeko zerbitzua mantentzea eta hobetzea, zaharren egoitzaren hobekuntza bilatzea eta eguneko zentroa errealitate [...]
Seguran lau alderdi edo talde politikok aurkeztu dituzte zerrendak, baina horietatik bi dira herritarrek osatuak: Bildu eta Segura Lantzen. Bi horiez gain, PSE-EEk eta PPk ere aurkeztu dituzte hautagaitzak.
Bilduren iritziz, Udala, herritarrek herria eraikitzeko tresna da. Eta horregatik «nahitaezkoa» iruditzen zaio etengabe herritarrak informatzea, batzorde ahalik eta parte-hartzaileenak osatzea eta erabakietan parte-hartzeko aukera sortzea.
Ekonomiak herriaren garapenerako bitarteko izan behar du Bilduren ustez. Horregatik, elikagai soberania indartzeko politika aktiboak bultzatuko ditu eta komertzio txikiaren defentsa egingo du.
Osasun arloan, osasun asistentziaz gain, heziketa eta prebentzioa bermatzea «ezinbestekotzat» du. Laguntza sozialak «egoki» banatzeko, herritarren egoera sozio-ekonomikoa aztertuko duela esan du, eta zaborrei dagokionean berriz, hondakin gutxien sortzen duen kudeaketa eredua bultzatuko duela.
Bilduren ustez, etxebizitza ondare sozial bilakatu behar da. Hori dela eta, etxe hutsak balioan jarriko ditu, alokairu merkeak bultzatuko ditu, eta babes ofizialeko etxibizitzak egitea adostuko du. Gazteriari dagokionean, gazteria eta Udalaren arteko komunikazioa landu eta bermatu egin behar dela dio.
Bilduk aipatu du, Euskarak ofiziala izan behar duela Euskal Herri osoan, eta bide horretan euskalduntze taldeak bultzatuko ditu, eta erabilpena bultzatuko du esparru guztietan. Gizarte bazterkeriari berriz, aurre hartu behar zaio Bilduren ustez. Horretarako, etxez-etxeko zerbitzua mantentzea eta hobetzea, zaharren egoitzaren hobekuntza bilatzea eta eguneko zentroa errealitate bihurtzea planteatzen du, besteak beste.
Segura Lantzen
Segura Lantzenekoak «ilusioz beteta eta lanerako gogoarekin» aurkeztu dira. Pasa den legegintzaldian hainbat proiektu gauzatu zituzten, eta Maixabel Telleria alkatearen eta alkategaiaren hitzetan «beste asko lotuta utzi ditugu aurrerantzean egiteko». Horrela, datorren legegintzaldian eskola berria eraikiko dute, goiko eta beheko eskolak eraikin berean bilduz. Eskola berriari esker beheko eskola libre geldituko da, eta musika eskola eta gazte txokoa hartzeko zein hainbat tailerretarako egokituko dute.
Segura Lantzenek etxebizitza berriak egiteko asmoa du Xesterin. «Beste 32 etxebizitza egiteko aukera dugu, eta prest gaude edozein momentutan hasteko». Parkea handitu nahi du, umeentzat eta adinekoentzat jokoak bertan egokitzeko, eta erdigunea txukuntzen jarraitu nahi du. Zerkaldeko lanak bukatu eta erdiguneko kaleak oinezkoentzat egokitzeko asmoa ere badu.
Kultur etxea hornitzea eta bertan hainbat ekitaldi bultzatzea, turismoa sustatzen jarraitzea, herriko ondarea zaintzea (etxeak, eliza, ermitak…) eta Partzoneriaren nortasuna mantentzea ere lehentasunen artean ditu Segura Lantzenek.
Ekimen guzti horiez gain, hautesle zerrendak euskararen erabilera bultzatu nahi du herrian. Hirigintzako arauak berritu eta auzolana berreskuratu nahi du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kudeatuz programa ezarri nahi du Seguran.













