Herriko «beharrei» aurre egingo die Lazkaoko PSE-EEk

Lazkaoko alkatetzarako hautagai hirugarren aldiz Juan Manuel Serna aurkeztuta, PSE-EEk etxebizitza, merkataritza eta administrazio elektronikoa hartu ditu ardatz udal hauteskundeetarako programan. «Bakearen legealdia izan daitekeen» arorako, balio demokratikoak defendituko dituela aurreratu du Alderdi Sozialistak, «haietara batzen direnekin eskuzabal izanez». Hauteskunde proposamenen artean, «herriko beharren ezaugarri diren gaiak» aurkeztu ditu. Etxebizitza babestuen kopurua hazi nahi du PSE-EEk Lazkaon. «Etxeen prezio oso-oso altua da herri honetan, eta nolabaiteko baldintza onargarrietan etxebizitza eskuratzeko babes ofizialekoetara jo beharra dago», dio Sernak. Jabetzakoaz gain, alokairuko esparrua «oraindik okerrago» dagoela dio, eta horien aldeko politika garatuko duela esan du. Ekonomian, herriko merkataritza sendotu dadin «neurri egokiak» sortu beharra dago, zerga pizgarrien bidez edo sustapen ekimenekin. «Lazkaoko merkataritza sarea handitzen ari da». Administrazioan partaidetza Administrazio elektronikoaren filosofia txertatu nahi du PSE-EEk Lazkaoko Udalean. «Geroz eta herritar gehiagok dute Internetera sarbidea, eta udalek ezin dute bazterrean geratu. Bizilagunekin interkomunikazioa errazteko tresnak jarri beharra dago». Horrekin batera, herritarren partaidetza erakartzeko «gidari» izango da Alderdi Sozialista. «Gizartean, kirolean, kulturan, zerbitzuetan, adinekoetan… lan-taldeak sortu beharra daukagu, haien proposamenak entzun eta udal politikarekiko iritziak jaso nahiz martxan jartzeko, eztabaidatu eta adostasunera iritsi behintzat», dio Sernak. Auzo bakoitzean batzordeak eratzea ere proposatu dute. Hirigintzan, Gurutze, San Inazio eta Hiribarren auzuneak berritu nahi ditu. [...]

Lazkaoko alkatetzarako hautagai hirugarren aldiz Juan Manuel Serna aurkeztuta, PSE-EEk etxebizitza, merkataritza eta administrazio elektronikoa hartu ditu ardatz udal hauteskundeetarako programan. «Bakearen legealdia izan daitekeen» arorako, balio demokratikoak defendituko dituela aurreratu du Alderdi Sozialistak, «haietara batzen direnekin eskuzabal izanez».
Hauteskunde proposamenen artean, «herriko beharren ezaugarri diren gaiak» aurkeztu ditu. Etxebizitza babestuen kopurua hazi nahi du PSE-EEk Lazkaon. «Etxeen prezio oso-oso altua da herri honetan, eta nolabaiteko baldintza onargarrietan etxebizitza eskuratzeko babes ofizialekoetara jo beharra dago», dio Sernak. Jabetzakoaz gain, alokairuko esparrua «oraindik okerrago» dagoela dio, eta horien aldeko politika garatuko duela esan du.
Ekonomian, herriko merkataritza sendotu dadin «neurri egokiak» sortu beharra dago, zerga pizgarrien bidez edo sustapen ekimenekin. «Lazkaoko merkataritza sarea handitzen ari da».
Administrazioan partaidetza
Administrazio elektronikoaren filosofia txertatu nahi du PSE-EEk Lazkaoko Udalean. «Geroz eta herritar gehiagok dute Internetera sarbidea, eta udalek ezin dute bazterrean geratu. Bizilagunekin interkomunikazioa errazteko tresnak jarri beharra dago».
Horrekin batera, herritarren partaidetza erakartzeko «gidari» izango da Alderdi Sozialista. «Gizartean, kirolean, kulturan, zerbitzuetan, adinekoetan… lan-taldeak sortu beharra daukagu, haien proposamenak entzun eta udal politikarekiko iritziak jaso nahiz martxan jartzeko, eztabaidatu eta adostasunera iritsi behintzat», dio Sernak. Auzo bakoitzean batzordeak eratzea ere proposatu dute.
Hirigintzan, Gurutze, San Inazio eta Hiribarren auzuneak berritu nahi ditu. Meandroan aisigunea sortzea ere bildu du. Industrialde berria eraiki eta lanpostuak sortu, «Goiekirekin eta Goierri Eskolarekin batera».

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa