Judo eta Jiu-Jitsu asteburua Legazpin

Pasa den larunbatean, hilak 14, Legazpiko Judo taldeak Judora eta Jiu-Jitsura zuzendutako ekintzak antolatu ditu. Goiz partean infantilen topaketa bat egin dute: Arrasatetik, Azpeitiatik, Eibartik, Soraluzetik, Hindarribitik, Debatik, Ondarroatik eta Z...

Pasa den larunbatean, hilak 14, Legazpiko Judo taldeak Judora eta Jiu-Jitsura zuzendutako ekintzak antolatu ditu. Goiz partean infantilen topaketa bat egin dute: Arrasatetik, Azpeitiatik, Eibartik, Soraluzetik, Hindarribitik, Debatik, Ondarroatik eta Zumarragatik batu zaizkie gaztetxoak legazpikoei. 4 urtetik 12ra bitarteko haurrak lau ligaxkatan banatu zituzten eta ligen amaieran dominak eta oroigarriak banatu dizkiete.

Arratsaldean, aldiz, Jiu-Jitsu entrenamendu saio tekniko bat egin zuten, Zumarragako jiu-Jitsu taldearekin batera. 48 kirolarik hartu zuten parte hemen, Kataluniatik, Errioxatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorritakoak. Arrasateko Julio gallego, Eibarko Manu Agirre, Kataluniako Gaspar Gamisans, Errioxako Eduardo Jimenez, Hernaniko Julen Madina, Erandioko Txus Gonzalez eta Legazpiko Jose Manuel Paternain aritu ziren irakasle. Bi orduko entrenamnduaren atzetik lehiaketa bat egin zuten. Bi maila bereiztu zituzten, juniorrak eta seniorrak. Seniorretan Jon Perez de Arenaza legazpiarra gailendu zen. Juniorretan aldiz, sariak Legazpitik kanpora joan ziren.

Igandean ere ekintza gehiago ospatu zituzten, hauek Legazpitik kanpo.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa