«Kulturan, Goierriko herri guztiekin koordinatuta lan egin beharra dago»

HAUTESKUNDEETAKO ELKARRIZKETA Jon Urdangarin irakasle eta musikariari galdezka Hiru hamarkada darama Jon Urdangarinek (Lazkao, 1965) musikaren munduan, Drindots taldearekin plazarik plaza. Maizpide euskaltegian irakasle da. Ordizian bizi da gaur egun. Kultura arloan Goierrin koordinazio handiagoa behar dela sumatzen du. Kulturan Goierriko udalek zenbateko ahalegina egiten dutela iruditzen zaizu? Ahalegindu, oro har, ahalegintzen direla esango nuke. Kulturgintzan gabiltzanok nahiko genuke ahalegin hori handiagoa izatea. Baina orain urte batzuetakoekin alderatuta aurrera egin dute udal gehienetan. Dena den, beste alde batetik, krisia dela eta arriskua ikusten dut murrizketak kultura aldetik etortzeko. Orduan, udalei eskatu nahiko nieke ahal duten neurrian, gutxienez, orain artekoari eusteko. Eta Ordizian, zer egoera ikusten duzu? Kultura mailan gauza dexente egiten dira, betidanik egin dira asko. Baina iruditzen zait zenbait momentutan koordinazio handirik gabe egiten direla, mugimendu bakoitzak bere aldetik eginda. Eta, beharbada, Ordizia mailan baino gehiago Goierri mailan. Goierrin, lotura edo informazio gehiago beharko lukete bai udalek, bai kultur erakundeek, bestela askotan herri batean baino gehiagotan kultur ekintzak antolatzen dira egun berean, eta hori nire ikuspuntutik txarra da bai antolatzaileentzat eta bai herritarrentzat ere. Zer eskatuko zenieke udal agintariei hurrengo lau urteetarako? Goierriko udal agintariei eskatuko nieke ahal duten neurrian koordinatuta lan egiteko herri guztiekin. Bi helbururekin: eskaintza herri [...]

HAUTESKUNDEETAKO ELKARRIZKETA

Jon Urdangarin irakasle eta musikariari galdezka

Hiru hamarkada darama Jon Urdangarinek (Lazkao, 1965) musikaren munduan, Drindots taldearekin plazarik plaza. Maizpide euskaltegian irakasle da. Ordizian bizi da gaur egun. Kultura arloan Goierrin koordinazio handiagoa behar dela sumatzen du.
Kulturan Goierriko udalek zenbateko ahalegina egiten dutela iruditzen zaizu?
Ahalegindu, oro har, ahalegintzen direla esango nuke. Kulturgintzan gabiltzanok nahiko genuke ahalegin hori handiagoa izatea. Baina orain urte batzuetakoekin alderatuta aurrera egin dute udal gehienetan. Dena den, beste alde batetik, krisia dela eta arriskua ikusten dut murrizketak kultura aldetik etortzeko. Orduan, udalei eskatu nahiko nieke ahal duten neurrian, gutxienez, orain artekoari eusteko.
Eta Ordizian, zer egoera ikusten duzu?
Kultura mailan gauza dexente egiten dira, betidanik egin dira asko. Baina iruditzen zait zenbait momentutan koordinazio handirik gabe egiten direla, mugimendu bakoitzak bere aldetik eginda. Eta, beharbada, Ordizia mailan baino gehiago Goierri mailan. Goierrin, lotura edo informazio gehiago beharko lukete bai udalek, bai kultur erakundeek, bestela askotan herri batean baino gehiagotan kultur ekintzak antolatzen dira egun berean, eta hori nire ikuspuntutik txarra da bai antolatzaileentzat eta bai herritarrentzat ere.
Zer eskatuko zenieke udal agintariei hurrengo lau urteetarako?
Goierriko udal agintariei eskatuko nieke ahal duten neurrian koordinatuta lan egiteko herri guztiekin. Bi helbururekin: eskaintza herri guztietara modu orekatuan zabaltzeko, eta gutxienez data beretan leku batean baino gehiagotan gauzak ez antolatzeko.
Orokorrean, legealdi honen zer balantze egiten duzu ?
Oro har herri guztiek aurrera egin dute azken urteotan. Argi dago herritar guztiak udaletan ez direla ordezkatuak izan, eta espero dut hemendik aurrera hurrengoetan izatea. Orain arte, oro har, nire ustez, herriek aurrera egin dute, eta orain gehiago egingo dutela uste dut. Udaletan islatuko da herrian dagoen egoera, eta beraz, udalek hartutako erabakiak nola edo hala demokratikoagoak izango dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa